4. Jarduera: Parkera irteera.

Zer ikasi:

Herriko espazio bat ezagutzeko ateraldi bat planifikatu eta burutu

 

Zer egin:

Parkeak behatzeko asmoz, ateraldi bat planifikatuko dugu. Planoan lekututako parkeak bisitatu eta bertan dauden zerbitzuak behatu. Ateraldia egiterakoan zertaz jabetu behar dugun denon artean hitz egingo dugu.

Behaketa tresnak prestatuko ditugu, horrela talde bakoitzak zer den behatu behar duena jakingo du. Beheko "Archivos adjuntos"-en dago behaketa orria -"Parkean dauden zerbitzuak",  osatzeko dago. Orria denon artean osatuko dugu falta dena harbelatik kopiatuz. Osatu eta gero "Nire-behaketa-orria" izenarekin gorde.

Ekoizpena: "Nire-behaketa-orria"

 Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

- Ateraldia planifikatzean, ideia egokiak ematea.

- Ideien azalpena egokia izan da esaldiaren egitura eta hiztegia kontuan hartuz.

- Ateraldia egitean interesa azaldu eta jarrera egokia izan du

- Erregistro orria ongi bete du.

- Auto-ebaluazioa:

 - Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.