7. Jarduera: Ebaluaziorako porfolioa prestatzen.


 Zer ikasi.

Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatu, gorde eta karpeta apaindu, bide batez auto-ebaluaketa egin modu arduratsu batez.

 Zer egin.

Ekoiztu dugun material guztia bildu eta aztertu. Horretarako jarraitu ondorengo pausoak.

- Zure karpeta errebisatu ea material guztia duzun.

- Karatula bat prestatu, lanaren izena, zure izena eta data jarriz.

- Lanak nola ordenatuko dituzun pentsatu: egindako ordenean edo testuak lehendabizi eta argazkiak gero; .... Ez ahaztu behaketa orriak, autoebaluazio orria eta abar sartzen. Honekin aurkibidea prestatu.

- Ea beste zerbait gehitu nahi duzun edo erabaki : egindako lanari buruz zure iritzi bat edota zure gurasoena, argazkiren bat, balorazioren bat, ....

- Aurkibidea jarraituz portfolioan sartu dena.

- Irakasleari eman. 

- Etxera eraman erakusteko eta berriro gelara eraman eta irakasleari eman.

 

 Ekoizpena: Portfolioa

 Ebaluazioa:

Irakasleak ebaluatuko duena:

- Porfolioaren parte guztiak dauden. Karatula, aurkibidea, .....

- Ongi ordenaturik dauden

- Konpetentzia bakoitzeko ekoizpena bana, gutxienez, dagoen.

- Aportazio pertsonalen bat dagoen.

- Aurkezpena sortzailea den


ĉ
Maite Otero,
23 ene. 2019 2:31
ĉ
Amaia Roncal,
23 ene. 2019 2:25
ĉ
Irune Martinez de Goñi,
7 nov. 2012 4:25
ĉ
Irune Martinez de Goñi,
24 oct. 2012 4:59
Comments