0. Jarduera: BL-ren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa.

Proiektu honekin hasi aurretik gai honen inguruan dituzuen aurrezagutzak azaleratzeko asmoz zera egingo duzue:

1.- Ahal den heinean, ezintasuna duen pertsona gelara ekarriz, bere bizipenak entzungo dituzue.

2.- Osagarrietan duzuen irudia aztertuz, ezintasun fisikoak zentzumenekin erlazionatu ondoren, izendatuko dituzue. 

3.- Proiektu honen helburuen hipotesiak eraikiko dituzue: zergatik, zein den asmoa, zuen ustez eman behar diren pausoak...

4.- Hipotesiak eraiki ondoren, talde bakoitzak beraien ustetan landuko duzuena azalduko duzue gela aurrean. 

5.-Hasi baino lehen, zeintzuk diren landu beharreko konpetentziak eta nola ebaluatuko den jakingo duzue ere.

6.- Taldetxoetan jarriko zarete, eta hasi baino lehen dituzuen zalantzak eta kezkak adostuz, irakaslearekin argitu eta