A- Bateratze lanaren deskribapen laburra

Deskribapen orokorra:
Herria, ingurua... zikina dagoela ikusten dugu maiz, eta, kanpaina berezi bat eginez, bai
gure ikasleak eta baita herriko biztanleak ere sensibilizatu nahi ditugu, ea denon artean herria eta ingurunea garbiagoa izatea lortzen dugun.

Gure herriak zikin daudela eta, ingurunearekin dugun harremana arduratsuagoa izateko, eremuak behatu, zaborrak bildu, sailkatu eta grafikoki adierazi ondoren, garbitasunean landuko dituzten proposamenak komunikatzea izango da proiektu honen helburu eta lana.

Informazioa biltzen: Gure ingurune hurbila (herria) behatu eta zaborra bildu.
Informazioa kudeatzen: Bildutako zaborra aztertu eta eman diezaiokegun trataera pentsatu.
                                    Zaborra murrizteko proposamenak sortu.
                                    ....
Emaitzak adierazten: Proposamenak erabiliz kanpaina bat garatu eta zabaldu (sare sozialetan, kartelen bidez eta ikastolako ikaskideei...).


Comments