Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak. Kontuan hartu beharreko iradokizunak: - Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitzen ahal da. - Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da. - Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik. - Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da. - Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da. |