1. Jarduera: Sektore ekonomikoei buruzko inkesta prestatzen

Zer ikasi:

Lurraldearen (Nafarroan eta gure herrian) sektore ekonomikoen egoera ikertu gure familietan duten presentzia aztertuz

Zer egin:

INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN.

- Eman  behar duzun lehen pausua  zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.

- Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.-

- Irakasleak karpeta bat sortu dizue Google Driven. Bertan izango dituzue beharko dituzuen txantiloiak eta bertan ere egingo duzue lan.

Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “auto-ebaluazioa” izenarekin.

SEKTORE EKONOMIKOAK (SE) DEFINITZEN ETA LANBIDEAK SAILKATZEN.

Ireki  "Archivos adjuntos"en dagoen "Sektore ekonomikoak-Inkesta" dokumentua. Dokumentu hau inprimatu eta etxean bete beharko duzue eskuz. Ikusi ahal izango duzunez dokumentu honek bi zati ditu. Lehen zatian sektore ekonomikoen definizioa, sektore horren pisua Nafarroako ekonomian eta sektore bakoitzarekin erlazionaturiko lanbideak idatzi beharko dituzu. Lan hau osatzeko informazio gehigarria behar izanez gero aipatu dokumentuan hainbat argibide dago.

Nafarroan sektore desberdinek (lehena:nekazalgoa, ...; bigarrena: industria eta eraikuntza; hirugarrena: zerbitzuak) duten pisua jakiteko aldameneko irudi honetan dauden datuak irakurri.

Nafar Gobernuko informazio iturrietatik harturiko datuak dira.

Goian aipatu dokumentu horren bigarren partean inkesta bat duzue, etxera eramateko da. Irakurri arretaz eta poliki galdera guztiak ea argiak diren. 

Ekoizpena:

  Inkestaren lehen partea betea. Gorde ezazu egin duzun lana. "Nire inkesta" izenarekin.

  Ebaluazioa

   - Irakasleak ebaluatuko duena:

        - Jasotako informazioa osaturik dago eta pertinentea da 

        - Informazio kopurua nahikoa da

        - Informazioa ongi sailkatua dago

        - Autonomiaz lan egin du

  - Auto-ebaluazioa:

    Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.

Jarduera hau bukatu duzu!