8. Jarduera: Ebaluazioa prestatzen

Zer ikasi:

Egin duzun lana ebaluatua izan dadin portfolio bat (paper-zorroa) prestatzen.

Zer egin: 

- Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.

 Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:

a) Proiektu honen bidez garatu behar zenituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.

b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasa behar baduzu, egizu.

c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.

d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita ere irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu.

 

 - Portfolioa egiten hasi aurretik ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, portfolioa egiten hasi aurretik osatu.

 - Portfolio digitala egiteko Padlet honen kopia atera eta osatu: https://padlet.com/fultxo1/rm0x9xd96rus

 - Bukatzen duzunean irakasleari lotura bidali.

Irakasleak esango dizu portfolioa nola eman edo nora bidali behar diozun

Ekoizpena

"Nire portfolioa"

Ebaluazioa:

Iraskasleak ebaluatuko duena:

- Porfolioaren parte guztiak dauden.

- Ongi ordenaturik dauden

- Konpetentzia bakoitzeko ekozipena bana, gutxienez dagoen.

- Aportazio pertsonalen bat dagoen.

- Aukezpena sortzailea den.

Ez ahaztu zure auto-ebaluazio orria portfolioan sartzen!!!

Jarduera eta lan osoa  bukatu duzu!