XEDEA: Oinarrizko
konpetentziak derrigorrezko eskolaren ohiko curriculumean sartzea da BLOK
egitasmoaren helburu nagusia.
- Oinarrizko
konpetentziak (OK) eskolaren curriculumean sartzeko proposamena 2006.
urtean egin zen, Europako Parlamentu eta Kontseiluak idatziko gomendio
batez (ikus erantsitako artxiboetan).
- Nafar Foru
Komunitatearen legediak proposamen hori jaso zuen eta derrigorrezko eskolarako
maila desberdinetako curriculum dekretu foraletan txertatu zituen 2007
urtean (ikus erantsitako artxiboetan).
- Hala ere ez
da, OK lantzeko eta ebaluatzeko, jokabide edo estrategia konkretu bat
seinalatzen aipaturiko gomendio eta dekretu horietan. Ez dago, beraz, OK
lantzeko eta ebaluatzeko, proposamen estrategiko ofizialik. BLOK
egitasmoak hutsune hori bete nahi du, OK lantzeko eta ebaluatzeko
estrategia bat garatuz, hain zuzen.
- Nafarroako
ikastolek beti izan dute berrikuntza pedagogikoa bere hezkuntza
eskaintzaren oinarrizko osagaitzat. Horregatik, gaur eguneko kalitatezko
hezkuntzak aurrean duen erronka honi aurre egitea zilegia bezain
beharrezkoa ikusten dugu.
Gorago aipaturiko
dokumentuetan horietan oinarriturik hona hemen egitasmo honetan lantzea
proposatzen diren konpetentziak:
- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
- Matematikarako gaitasuna.
- Zientzia, teknologia eta ingurumenaren zaintzarako
gaitasuna.
- Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
- Gaitasun soziala, eta aisiarako, kontsumo
arduratsurako eta osasunaren zaintzarako gaitasuna.
- Gaitasun kultural eta artistikoa.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Autonomia, ekimen pertsonala eta garapen emozionala.
Euskal Curriculumak,
derrigorrezko eskolaldirako ezartzen dituen konpetentzi orokorrak kontuan
hartzen ditugu:
- Ikasten eta pentsatzen ikasi
- Komunikatzen ikasi
- Elkarrekin bizitzen ikasi
- Norbera ikasten ikasi
- Egiten eta egiten ikasi.
|
|