Proiektua herriko zahar-etxea bisitatu eta bertan ikuskizun bat antolatzean datza. Lan egiteko eraLana batipat taldean izango da baina banakako konpetentziak bermatuko dira jardueretan. (Adibidez eskutitz formala sortuko dute indibidualki baina gero taldean erabakiko da idatzitako eskutitzetatik zein bidaliko da ongi idatzita dagoelako eta ezagugarriak betetzen dituelako.) Jarduera batetik bestera aldaketak egongo dira antolaketan. Jarduera | Taldekaketa | 1. jarduera: Eskutitz formala | Banaka | 2. jarduera: 3. adina Vianan | Banaka | 3. jarduera: Emanaldia antolatzen I | Talde txikitan (4 ikasle) | 4. jarduera: Gidoia | Talde txikitan | 5. jarduera: Emanaldia antolatzen II | Talde txikitan | 6. jarduera: Kartela | Banaka | 7. jarduera: Emanaldia | Taldeka / Banaka | 8. jarduera: Lan bilduma | Banaka |
Denbora osotara Proiektu honetan 50-60 minutuko saio hauek aurreikusten dira: Jarduera | Saioak (ikastolan) | 1. jarduera: Eskutitz formala | 2 saio | 2. jarduera: 3. adina Vianan | 3 saio | 3. jarduera: Emanaldia antolatzen I | 1 saio | 4. jarduera: Gidoia egiten | 1 saio | 5. jarduera: Emanaldia antolatzen II | 1 saio | 6. jarduera: Kartela | 2 saio | Entseguak | 1 saio* | Guztira | 13 saio |
* 2 saio erdi Honetaz gain, ikasle edo taldearen arabera, etxean lan egin beharko dute. Bitarteko materialakProiektua aurrera eramateko bitarteko material hauek beharko dira: - Ordenagailuak interneteko konexioarekin.
- Gelako proiektorea.
- Softwarea:
- Testu prozesadorea
- Paint / Tuxpaint programak
- Create a Graph
- Google Calendar
- Gmail
- Musika ekipoa - Irrati kaseta.
- Antzerkirako beharrezkoa den materiala: jantziak, makilajea, dekoratuak...
|