Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi
dagozkion zehaztasun teknikoak.
Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
- Ematen den informazioa egokitzen ahal da norberaren beharretara.
- Ikasleen aurre ezagutzak ziurtatzea komeni da Bateratze Lan honekin hasi
aurretik.
- Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lan hauen funtsezko
helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta
txikiena izatea aholkatzen da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana
sustatzea izango delarik.
- Bateratze Lan hau nola izango den ebaluatua ikasleei hasieran
argitzea komenigarria da.
- Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan lanaren
auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.
|
|
|