2. Jarduera: Jasotako informazioa ordenatzen.

Zer ikasi.

  Osasun egoerari buruz jasotako informazioa sailkatu irizpide jakin batzuen arabera.

Zer egin:

Hartu "Gure gosaria" dokumentua eta informazio hori sailkatu "Elikaduraren piramidearen arabera".

"Gure gosarian" dagoen informazioa erabiliz beste orriak osatzen joango gara. Horrela gosarietan hartu duzuena sailkatuko dugu.

Orri hori bete eta gero "Elikagaiak diagrama" dokumentua ireki. Ikasle bakoitzak bere txantiloian idatziko ditu guztion datuak eta kontatuko ditu mota bakoitzeko zenbat dagoen.

Gelan nahi izanez gero sailkatzeko horma-irudi handi bat prestatu daiteke, diagramako datuekin.

Ekoizpena:  "Nire elikagaiak" dokumentua.

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

Janarien motak edo jatorria ezagutzen dituen, ea, ondo sailkatzen dituen.

Kopuruak ongi adierazita dauden.

Diagramak ongi marrazturik dauden.

- Auto-ebaluazioa:

       Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.