C - IKASLEEN ATALA

Atal honetan Bateratze-lana egiteko behar den informazioa duzu, arretaz eta ganoraz irakurri.  

 Aholku eta iradokizunak:

- Lan honetan zure autonomia erakusteko aukera izango duzu, anima zaitez proposatzen zaizkizun jarduerak zure kontura egiten iniziatiba hartuz. 

- Jarduera bakoitzean ikasi duzunaren gogoeta egitea eta eginiko lanaren auto-ebaluazioa egitea zure ardura da.  

- Zure lana nola ebaluatuko den ongi jabetu eta jarraituko diren ebaluazioa irizpideak kontuan hartu zure lana egiteko eta aurkezteko garaian.

 Animo eta lanean hasi!