2. Kasua: BROMA ALA ZERBAIT GEHIAGO?

Iker triste dabil, oso mutil lotsatia da eta kosta egiten zaio gelan lagun talde bat izatea. Azken hilabetetan mezu itsusiak jaso ditu posta elektronikoan: “Txerri aurpegia duzu. Tentela” eta okerragoak ere.  Honetaz gain, norbait Ikerren Instagramen kontuan sartu da. Ez daki nola lortu duen bere pasahitza baina bere gelakoei irainak idazten ibili da. Gelako guztiak berarekin haserretu dira. Iker defendatzen saiatu da, baina ez diote sinisten.

Egin dioten azkena kezkagarria da, badirudi Instagramen bere argazkia zintzilikatu dutela baina aldaketa barregarri batzuekin. Beste batek barre egingo luke agian, baina Ikerri ez zaio broma gustatu.

Gure lagunak ez daki zer egin. Gurasoei kontatzen badie agian errieta egingo diote. Interneten eta mugikorrarekin denbora gehiegi pasatzen duela esaten diote behin eta berriro eta beraiekin haserre dabiltza egun osoan. Gainera agian “ume kontuak” besterik ez direla erantzungo diote.

Galderak:

- Ikerri gertatutakoak “ume kontuak” kontuak direla uste al duzu? Ikerren zer eskubide ari da zapuzten kasu honetan? Zergatik uste duzu eskubide hori errespetatzea derrigorrezkoa dela?

- Zergatik uste duzu Iker ari dela mezu iraingarri horiek jasotzen? Merezi al du agian? Pertsona iraintzea gaizki al dago, zergatik?

- Zergatik erabiltzen dute batzuk posta elektronikoa edo Internet mezu horiek zabaltzeko?

- Nola sar daiteke pertsona bat Instagram kontuan? Zer egin behar da hori ez gertatzeko?

ZER EGINGO ZENUKE EGOERA HONEN AURREAN IKER IZANGO BAZINA?

ZER EGINGO ZENUKE EGOERA HONEN AURREAN IKERREN AITA EDO AMA BAZINA?

(Saia zaitez zure erantzuna justifikatzen)