3. Jarduera: Kasuetako soluzioaren antzezpena: gidoia idazten.

Zer ikasi:

Egoera gatazkatsu bati emandako soluzioa antzezpenaren bidez komunikatzeko gidoia idatzi. 

 

Zer egin: (Taldeka)

Taldean aukeratu duzuen egoera eta horri emandako soluzioa gelako lagunei komunikatu behar diezue. Antzezpena izan daiteke horretarako egokia. Antzezpen hau laburra izan behar du baina bertan istorioa azaldu behar duzue.

Taldean bildu, eta lanean hasi. Pausu hauek jarrai ditzakezue:

Gidoia idazten hasi aurretik behean dagoen eredua ikusi.

Gidoia testu prozesadorean idatz dezakezue edo GoogleDocs erabiliz.

Testu prozesadorean: behean dagoen "3.Jarduera - Antzezpenaren gidoia idazteko txantiloia.odt" erabili, bukatzen duzuenean "3.Jarduera - Antzezpenaren gidoia" izenarekin gorde.

Google Docs erabiliz: "3.Jarduera - Antzezpenaren gidoia idazteko txantiloia.odt" documentua Google Docs-era igo, gidoia idatzi eta bukatzen duzuenean kopia bat gorde "3.Jarduera - Antzezpenaren gidoia" izenarekin. (Odt formatuan)

Hemen duzuena erabil dezakezue ere kopia bat ateraz: https://docs.google.com/document/d/19SeNtzzc2WADkg42jz1h4BMFgXU4KHszONvRfmjMwQE/pub

 

Ekoizpena

- "Gure-gidoia" dokumentua.

Ebaluazioa:

  Gidoia: 

- Auto-ebaluazioa:

Ireki “Auto-ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.