2. Jarduera

Zer ikasi behar da?

Zaharren Etxean eta gure inguruan zahartzaroaren errealitatea eta egoera definitzen duten ezaugarriak identifikatu eta behar den kasuan taulaz zen grafikoz adierazi  adin honekiko enpatia piztuz (zaharren lekuan jarriz).

Zer egin behar da? (Banaka)

Zer dakigu zahartzaroari buruz? Jarraian duzuen galdetegia lagunduko dizue zahartzaroaren errealitatea deskubritzen.

Galdetegia betetzeko datu bilketa egitea proposatzen dizuegu. Datuak lortzeko iturriak, Internet, zuen familiak, Zaharren Etxeko arduradunak, liburu edo entziklopediak eta zuen esperientzia pertsonala izango dira.

Galdetegia ongi betetzeko bi helbide hauek beharko dituzu:
  • Create a Graph tresna.(Behean duzu bere funtzionamendua azaltzen duen dokumentua).

Lanean hasi!

  • Galdetegia zabaldu, inprimatu eta irakurri. (3. adina_galdetegia inprimatzeko.odt  Koadernotxo moduan inprimatu A4tik A3ra. Irakaslearen laguntza eskatu).
  • Gelan galdetegiaren 1. eta 2. zatia bete. Etxean guraso edo aiton-amonen laguntzarekin osatu. Behean
  • Informazioa bildu (Zaharren Etxeko arduradunekin egonez) eta galdetegiaren 2. zatia bete.
  • Idatzi duzuna digitalki garbira pasa eta grafikoak txertatu. Birpasatu eta beharrezkoa ikusten baduzu galderak letra lodiz jarri (negritaz). (3. adina_galdetegia digitalki beteteko.odt)

Galdetegia proiektuaren karpeta pertsonalean gorde, "Egoeraren informazioa" izenarekin

Ekoizpena: "Egoeraren-nire informazioa" dokumentua


Jarduera hau bukatu duzu!

 Ebaluazioa

Irakasleak ebaluatuko duena:

- Lana osaturik eta garaiz bukatu du.

- Beharrezkoa zen informazio guztia du

- Garrantzitsuena jaso du.

- Laburpen teknikak ongi erabiltzen ditu


 
- Auto-ebaluazioa:
    Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.

ċ
Fultxo Crespo,
23 ene 2014, 7:03
ċ
Fultxo Crespo,
23 ene 2014, 7:04
Comments