0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen zerrenda.

Zer ikasi: 

Proiektuaren nondik-norakoa identifikatu eta taldeak martxan jarri.

 

Zer egin: Gela osoa batera

PROIEKTUA EZAGUTZEN

Jarduera honetan irakasleak proiektuaren sarreratxo bat egingo du, dituen faseak, lan egiteko era eta ebaluazio irizpideak azalduz.


Honetaz gai aurrezagutzak jasoko dira solasaren bitartez. Galdera hauek lagungarriak suertatuko dira zeregin horretan:
  • Nortzuk duzue bizikleta etxean?
  • Sinplea al da, ala martxak ditu?
  • Zertarako balio dute martxek?
  • Gurpila zulatzen bada, zuek konpontzen al duzue?
  • Zer bestelako mantenu lan egiten duzue bizikletarekin?
  • Asko erabiltzen al duzue? Zertarako?
  • Zer oztopo aurkitzen dituzue bizikleta erabiltzeko?
  • Zertarako da ona bizikleta?
Azken galdera:
  • Proiektuarekin hasteko gogoz al zaudete? 

INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN

Egin behar duzun lehen pausua da, zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatu, alegia.

Proiektu honetan lan gehienak bakarkakoak dira baina bada jarduera bat taldeka osatzeko. Aldez aurretik taldeak sortu (3-4 lagun taldeko).


Ireki beheko atalean, “0_Jarduera azala.odt” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan.

Ireki beheko atalean, “Autoebaluazioa.odt” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan.


Google Drive erabiltzen baduzu hemen dituzu txantiloi guztiak. Egin karpeta honen kopia zuen Driveko unitatean.


Jarduera hau bukatu duzu!

Ekoizpena:

Taldeen karpetak eta azpikarpetak.

Karatula

ċ
Fultxo Crespo,
3 jun 2014, 0:30
ċ
Fultxo Crespo,
3 jun 2014, 0:30
Comments