B - IRAKASLEEN ATALA

Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.

Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
- Ematen den informazioa egokitzen ahal da norberaren beharretara.
- Ikasleen aurre ezagutzak ziurtatzea komeni da Bateratze Lan honekin hasi aurretik.
- Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lan hauen funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar   duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea aholkatzen da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.
- Bateratze Lan hau  nola izango den ebaluatua ikasleei hasieran argitzea komenigarria da.
- Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.