A - Ikasi behar dena

Batzuetan ahaztu egiten dugu baina egiten ditugun jarduerak IKASTEKO izaten dira. Proiektu honekin zuek hau ikastea espero dugu:

  • Eskutitz formal bat idaztea prozedura egokia jarraituz eta testu pro

zesadorea erabiliz.

  • Zaharren Egoitzan eta gure inguruan zahartzaroaren errealitateaz eta egoeraz jabetzea adin honekiko enpatia piztuz (zaharren lekuan jarriz).
  • Gure emanaldiaren lanak eta ardurak behar bezala betetzea zuen burua modu egokian antolatuz: paperak banatzea, ardurak banatzea: dekoratuak egin, atrezzoa lortzea, musika..
  • Emanaldiaren gidoia kolaboratiboki idaztea teknologiako baliabideak erabiliz.
  • Emanaldiko entsegu egunak eta bestelako lanak planifikatu egutegi digitala erabiliz.
  • Prestatu dugun emanaldia iragarriko duen kartel egoki eta deigarria ekoiztu nahi dugun teknika erabiliz.
  • Emanaldia aurrera eraman adinekoei gure alaitasuna, ilusioa eta energia transmitituz; antzezpenetan disfrutatuz eta haiekiko errespetua adieraziz.
  • Egindako jarduera guztien lan bilduma era egokian bildu eta irakasleari aurkeztu.
  • Ikasketa prozesuaren kontzientzia izan norberak egindako lana ahalik eta objektiboen autoebaluatuz.

Gauza pila, ezta?

Comments