B-3.1: JARDUERAK

Adibidea:

- Bateratze Lanak (BL): Jarduera sekuentzia modura definituko dugu.

- Orrialde honetan Jarduera kontzeptua eta egitura zehaztuko dugu.

Jarduera: ezagutza bat eraikitze prozesuan proposatzen den (normalean irakasleak) lana edo ekintza da.

BLOK egitasmoan Jarduera guztien egitura zera izango da:

Helburua: non jarduera horretan bereziki, edo nagusiki, landu nahi den konpetentzia azalduko den.

Prozesua eta bitartekoak: non jardueran egin behar dena deskribatzen den eta, behar izanez gero, bitartekoak (informazioa, materialak...) nola lortuko diren esaten den.

Ekoizpena: Non ikasleek jarduera honen ondorio bezala produzitu behar dutena zehazten den.

Ebaluazioa:

Irakasleak egingo duen ebaluazioa: Non Jarduera honetan landu nahi den konpetentzia ebaluatzeko lortu den ekoizpenari aplikatuko zaizkion ebaluazio irizpideak azaltzen diren

Autoebaluazioa: non ikasi denaz ikasleak burutapena egingo eta idatziko duen.

Adibidea: Lan eginez Lizarra aurrea BL-tik hartua

4. Jarduera: Azoka bisitatu eta datuak jaso

Zer ikasi:

Ateraldi bat planifikatu eta burutu herriko azokan eskeintzen diren produktuei buruz informazioa (komertzioaren egitura) jasotzeko. Zer egin:1. ZATIA: Merkatura joan aurretik. Jarduera honetan Lizarran ostegunero egiten den merkatura bisita bat nahi dugu antolatu, bertan izaten den komertzio mota aztertzeko. Hortaz bisita egin baino lehen, argi jakin behar dugu zer nolako informazioa den jaso nahi duguna. Informazioa biltzeko elkarizketa da erabiliko dugun tresna, hortaz galdetegia prestatzea da egin beharreko lehen lana. "Archivos adjuntos" atalean galdetegi hori sortzeko eredu bat duzu, "Merkatu inkesta" izenarekin. Ireki ezazu eta lehen talde txikian osatze proposamena egin, galdera bat edo asmatu inkesta osateko. Ondoren gelan eta iraskaslearen laguntzarekin erabateko galdetegia prestatu beharko duzue. Bukatu eta gero ez ahaztu "Gure merkatu inkesta" izenarekin karpetan gordetzen.

2. ZATIA: Merkatutik itzuli ondoren.

Merkatuan jaso duzuten informazioa digitalizatu behar duzue orain. Horretarako:

- Zure taldeari dagokion informazioa garbira pasa eta zuen taulan idatzi eta testu modura gorde. "Gure merkatu inkesta betea" izenarekin

- "Archivos adjuntos" atalean dagoen "Merkatua-datuak" kalkulu orria ireki eta zure taldeari dagokion zutabean datuak sartu. Talde guztiak sartu eta gero kalkulu orria zuen karpetan gorde: "Gure Merkatua-datuak" izenarekin. 

Ekoizpena

- "Gure merkatu inkesta betea" dokumentua. 

- Taldeak taulan jasotako datuak eta gela osoko datuak biltzen duen kalkulu orria: "Gure Merkatua-datuak"

Ebaluazioa 

- Irakasleak ebaluatuko duena: 

- Inkesta dokumentua ongi osaturik dagoen, informazio nahiko eta toki egokian jarria.

- Kalkulu-orria ongi bete beteta dagoen, kodifikazioa errespetatuz eta datu guztiak sartuz.

- Autoebaluazioa: 

- Ireki “autoebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan. 

Jarduera hau bukatu duzu!