3. Jarduera

Zer ikasi behar da?

Gure emanaldiaren lanak eta ardurak behar bezala betetzea zuen burua modu egokian antolatuz: paperak banatzea, ardurak banatzea: dekoratuak egin, atrezzoa lortzea, musika...

Zer egin behar da? (Taldeka)

Lehenik eta behin emanaldiaren saioak erabaki beharko dugu ikasgela osoarekin. Zuek erabaki nola egingo duzuen hori, bozketaren bitartez, saio bakoitza egiteko prest dagoen jendearen arabera... Guzti hau antolatzeko moderatzaile bat aukeratu beharko duzue.

Hauek dira proposatzen diren saioak:

 Saio mota

 Deskripzioa.

 Musika kontzertua 

 Instrumentu bat jotzen dakitenek 2 musika pieza labur hartu eta emanaldirako prestatu.

 Txiste kontaketa  

 3. adinerako egokiak diren txiste batzuk aukeratu, idatzi eta emanaldian kontatu. Txisteak dakizkigunak izan daitezke edo liburu batetik edo Internetetik ateratakoak.

 Magia trukoak      

Truku ikusgarri batzuk prestatu eta emanaldian erakutsi. Mahaian egiten direnak, ikusle gutxirekin, ez dute balio.        

 Dantza / Koreografia

 Euskal dantzak badakizkizue edo koreografia txiki bat prestatzen baduzue polita gera daiteke gure ikuskizunean.         

 Abestiak    

 Bizpahiru kanta abes daitezke. Kantuak gaur egungoak izan daitezke baina mundiala litzateke aiton-amonen garaiko kantak izatea: soka-saltoan ibiltzekoak... Etxean galdetu beharko duzue saioa behar-bezala egiteko.                                                               

 Olerkiak edo alegien deklamazioa          

 Interneten edo liburu batetik ateratako olerkiak edo fabulak txiki batzuk aukeratu eta ikusleen aurrean sentimenduz deklamatu.

 Pailazoak, sketchak..                    

 Pailazo ero batzuk sartu dira gure emanaldian. Tontakeriak egingo dituzte, txisteak kontatu, malabarerak egingo dituzte diaboloarekin...

 Aurkezleak                   

 Bukatzeko ez ahaztu aurkezle bat edo bi beharko dugula emanaldiari lotura emateko.

Lanean hasi!

  • Erabaki ezazue zer saio egingo dituzuen.
  • Erabaki zenbat lagun hartuko dute parte saio bakoitzean. Taldeko 4-5 ikasle  gehienez.
  • Guztiz beharrezkoa balitz ikasle bat bi taldetan egon daitezke.
  • Gogoratu garrantzitsuena ez dela lagunekin egotea, egundoko emanaldi ona ematea baino!
  • Taldean bildu eta saioaren ideia borobiltzeko eta saioa ongi antolatzeko behean duzuen txantiloia bete.
  • Txantiloia inprimatu taldeko bakoitzari kopia bat emanez.

Ireki ezazu "Archivos adjuntos atalean" duzun "Saioaren antolaketarako dokumentua" bertan eskatzen den informazioaz bete eta gero "Gure saioa" izenarekin zure karpetan gorde.

Ekoizpena: "Gure saioa" dokumentua

- Ardurak hartzeko prest azaltzen da.

- Talde mailan lana ongi egiten du.

- Ideiak aportatzen ditu.

- Prestaketa txantiloia ongi bete du. 

Jarduera hau bukatu duzu!

 Ebaluazioa

 Lana bukatu al duzue? Primeran! Orain autoebaluaziorako fitxa betetzeko garaia heldu da.

  - Auto-ebaluazioa:
    Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.

ċ
Longar Proiektua NIE,
11 nov 2010, 3:04
Comments