5. Jarduera

Zer ikasi behar da?


Emanaldiko entsegu egunak eta bestelako lanak planifikatu egutegi digitala erabiliz.

Zer egin behar da? (Taldeka)

Emanaldiaren diseinua erdi egina daukazue: behar duzuen materiala, gidoia... Baina askotan gaizki planifikatzen garelako, egin beharrak ahazten ditugulako dena azken momenturako utzi eta presaka eta korrika ibiltzen gara, edo, okerrena: zerbait garrantzitsua ahazten zaigu!

Hori ez gertatzeko egutegi bat osatzea da onena eta egunero egutegi hori begiratzea gaur edo bihar zer egin behar dugun jakiteko. Agenda ere erabil dezakezue baina agenda baina erabilgarriago den tresna bat probatuko duzue: Google Calendar.

Lanean hasi!

  1. Google Calendar aplikazioa ireki ezazu.
  2. Egutegian zaudela hileko ikuspegia aukeratu eta zuen egutegi pertsonalean datak sartzen hasi:
    • Paperak ikasteko erabiliko dituzuen egunak.
    • Entseguak. 2 klase orduetan. Nahi dituzuenak klase orduetatik kanpo.
    • Entsegu orokorra.
    • Emanaldiaren eguna.
    • Musika prest egongo denaren eguna.
    • Material guztia prest egongo denaren eguna.
    • Jantzi guztiak prest egongo diren eguna.
    • Bestelakoak: dekoratuak egiteko eguna, norbaitekin hitz egiteko eguna...
  3. Bukatzen duzuenean egutegia inprima ezazue hilabeteko ikuspegiarekin eta baita agenda ikuspegiarekin.
  4. Denbora baduzue aukeran alarmak edo abisuak programa ditzakezue. Aurki ezazue nola!

Kontuan hartu:

  • Egutegia osatzearekin ez da nahikoa. Hemendik aurrera egunero kontsultatzea behar-beharrezkoa da.
  • Material guztia duzuen ala ez erabil ezazue aurrekoan sortu genuen zerrenda eta boligrafoarekin marka ezazue duzuena. Honela den-dena ekarri duzuela ziurtatuko duzue.

Beharrezkoa baduzu, hemen duzu Calendarreko tutorial txiki bat.

Ekoizpena. Egutegiaren pantaila argazki bat atera zure planifikazioa irakasleari erakusteko.

Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa.

Irakasleak ebaluatuko duena:

- Egutegia ongi dago osaturik.

- Planifikazioa egokia da.

- Bitarteko digitalen erabilpena trebea da.

- Jarraitzen ditu planifikatua



  - Auto-ebaluazioa:
    Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.

Comments