2. Jarduera: Zaborra biltzen eta kontatzen

ZER IKASI:
Herrian behatutako zabor kopurua kalkulatu.

 
ZER EGIN:
Emandako irizpideak kontutan izanda, taldeka biltzen dauden bitartean  poltsa ezberdinetan zaborra sailkatu ondoren, talde txikitan jasotakoa zenbatu.


Prozesua eta bitartekoak:
Hasteko talde bakoitzari emango zaion eremuan dagoen zaborra biltzea da eskatuko zaiena. Horretarako aurretik, gaur egun zaborrak biltzeko ontziak kontutan izango dituzte eta horren arabera  beharrezkoak diren plastikozko zorro handiak erabiliko dituzte. Poltsak kontatu eta "Zabor kopurua" txantiloian adieraziko dute. Ondoren esango zaien tokira eraman eta "Zabor kopura" dokumentuan dagoen taula erabiliz, emaitzak jaso eta "Taldeko-zabor-kopurua" izenarekin gordeko dute.
Jarraian  talde guztien datuak "Gelako-zabor-kopurua"dokumentuan bildu ondoren, "Gure-gelako-zabor-kopurua" izenarekin  gordeko dute.


EKOIZPENA:
Talde txikiko erregistroa: "Taldeko  zabor kopurua"
Talde osoko erregistroa: "Gure gelako zabor kopurua"

EBALUAZIOA:
"Gure gelako zabor kopurua"    
          Taldekoetako datuak ondo jasoak daude.
          Kalkuluak ongi eginak daude.
          Txantiloiaren atal guztiak osaturik daude.
          Autonomia maila egokia izan du
- Autoebaluazioa:
   Jarduerari dagokion autoebaluazioa osatuko dute.

ĉ
Amaia Roncal,
14 nov. 2012 9:38
ĉ
Amaia Roncal,
14 nov. 2012 9:31
ĉ
Amaia Roncal,
14 nov. 2012 9:31
Comments