Curriculumaren antolakuntza, bi zati osagarrietan banatzea proposatu da:
- Orain arte erabiltzen ziren Unitate Didaktikoak (UD).
- Bateratze lanak (BL)
Unitate Didaktikoak
- Gure
ikastoletan, ohikoena, horretarako Unitate Didaktikoak (UD) erabiltzea
da. Horrela esan genezake geletako programazioa UD-en bilduma dela.
Normalean 3 UD ikasturteko, hiruhilekoa izanik bakoitzaren denbora
luzapena.
1. unitate didaktikoa | 2. unitate didaktikoa | 3. unitate didaktikoa |
- Unitate Didaktikoen item nagusiak zerak dira:
- Ikasketa helburuen zerrenda. Normalean ikasgaika egiten da.
- Ebaluazio proposamena.
BLOK egitasmoak proposatzen
duena Unitate Didaktikoak eta Bateratze Lanak konbinatzea da, beti ere
Bateratze Lanak Unitate Didaktikoetan, ikasitakoaren aplikazio izanik,
hauen ondoren gauzatuz.
- Konbinaketa hori modu askotara egin daiteke, baina gure aholkua zera da: gutxienez 2 BL egitea ikasturteko. - Bateratze lanak burutzeko curriculum osoa garatzeko erabiltzen den denboraren %10-en inguruan izatea aholkatzen da. - Hona hemen, UD-ak eta BL-ak curriculumean bete behar dituzten funtzio osagarriak:
Unitate Didaktikoak
| Bateratze Lanak
| Ezagutza berriak eraikitzea.
| Oinarrizko konpetentziak garatzea.
| Aurrezagutzen iturria dira.
| Unitate didaktikoen bidez ikasitakoa aplikatzea.
| Arloka definituriko ikasketa helburuak ebaluatzen dira.
| Oinarrizko konpetentziak ebaluatzen dira.
| Askatasun metodologikoa, unez une egokiena dena hautatuz.
| Jardueretan oinarrituriko metodologia.
|
|
|