6. Jarduera: Kartela

Zer ikasi behar da?

Kartel bat diseinatu eta prestatu emanaldiaren berri emanez gaia kontuan hartuz eta konposizioa zainduz.

Zer egin behar da? (Banaka)

Egiten dugun kartela erakargarria izan behar du eta informazioa argi ikusi behar da, bestela publikorik gabe gera daitezke :-(, eta hori da, hain zuzen ere, nahi ez duguna. Baina lasai, kartela egiteko laguntza emango dizuegu.

1.- Lehengo kartelean egongo den informazioa erabaki beharko duzue: zer egongo den, non, noiz, nork antolatu duen... Helburua ahalik eta jende gehien erakartzea denez lelo bat idatz dezakezu, adibidez, Ez galdu ikuskizun paregabe hau!

2.- Gero kartelaren zirriborroa egin behar duzue. Horretarako onena orri txuri bat erabiltzea da. Zirriborroa garrantzitsua da, ona baldin bada denbora aurreztuko duzu. Bat baino gehiago egin ditzakezue eta gero onena aukeratu.

3.- Zirriborroa egiten duzuen bitartean zer teknika erabiliko duzuen pentsatu behar duzue: linoleoa, argizariak, akuarelak, tenperak, errotulagailuak, collage-a, ordenagailua.... Teknika mistoak erabil ditzakezue ere bai: adibidez akuarelak eta errotulagailuak nahastuz edo ordenagailua eta tenperak.
Honen inguruan informazio gehiago duzu behean dagoen dokumentuan.

4.- Ordenagailuarekin egin nahi izanez gero zer programa erabiliko dituzuen erabaki behar da: testu prozesatzailea, interneteko irudiak, zuek sortutako irudiak (TuxPaint edo Paint erabiliz), eskaneatutakoak...

5.- Kartela egiteko garaian A3 formatuko orriak erabili behar dituzue.

6.- Kartel batzuen adibideak ipini ditugu hemen inspiratzeko.


Lanean hasi!

Beno zuen kartela egiteko bi saio besterik ez dituzue, hasi lanean jada.

  1. Sartuko duzuen informazioa paper batean idatzi.
  2. Erabiliko duzuen teknika erabaki.
  3. Zirriborroak egin.
  4. Horietako bat aukeratu.
  5. Kartela egin.
  6. Aurkeztu aurretik dena ongi dagoen errebisatu

EkoizpenaKartela (argazki bat atera eta portfoliorako gorde).

Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa.

- Kartelaren edukia egokia da.

- Konposizioa orekatua

- Koloreen konbinaketa eta letra tipoak egokiak dira

- Iniziatiba erakutsi du lan honetan



- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.

Ċ
Longar Proiektua NIE,
13 mar 2012, 3:11
Comments