A- Bateratze lanaren deskribapen laburra

Vianako jaietan ateratzen diren erraldoi eta buruhandiak ( noiz, zergatik sortu ziren, berauen izenak...) aztertu eta informazioa jaso. Bide ezberdinak erabil daitezke horretarako: Vianari buruzko liburuetan begiratu, Udaletxean galdetu, interneten bilatu, jendeari galdetu, udal liburutegian bilatu,...

 

Jasotako informazioarekin denon artean Vianako buruhandi eta erraldoien bilduma osatuko dugu eta azkenik taldeka buruhandi berri bat  sortuko dugu. 

Ikastolan erakusketa bat antolatuko dugu gelako gurasoei aurkezteko, Haur Eskolan ospatzen dugun musikaren astean parte hartuko dugu (egutegian bat egiten badu), beste geletara erakustera joango gara ere, patiora aterako ditugu eta Ikastolaren egunean konpartsa aterako dugu. 

Ikasleek buruhandiak etxera eraman nahi dituztenez, txandak egingo ditugu eta asteburuetan etxera eramango dituzte. Astean zehar jolastokira aterako dituzte jolasteko.