8. Jarduera: Porfolioa prestatzen


Zer ikasi behar da?

Norberaren lanaz arduratu, autoebaluatu eta bukaeran egindako jarduera guztien lan bilduma (portfolioa)  prestatu. 

Zer egin behar da? (Banaka)

Emanaldia bukatu dugu baina gure proiektua ez da oraindik bukatu! Ailegatu da eguna irakasleari egindako lan guztiak aurkezteko. Hauek dira eskatuko diren ekoizpenak eta digitalak direnak zer izenarekin aurkeztu behar diren:

Konp.

 Ekoizpena

 Deskribapena

 Fitxategiaren izena

 1

Eskutitz formala

Idatzitako eskutitz formalaren dokumentua.    

 1_eskutitz formala_ikaslearen izena

 2

Galdetegia

Norberak osatutako galdetegiaren dokumentua.

 2_galdetegia_ikaslearen izena

 3

Emanaldia antolatzeko txantiloia       

Taldeka emanaldia antolatzeko osatu zenuten txantiloia.

 3_antolatzeko txantiloia_ikaslearen izena

 4

Gidoia        

Google Docs-etik zuek idatzitako zatia kopiatu eta testu prozesadorean itsatsi.

 4_gidoia_ikaslearen izena

 5

Eginkizunen egutegia

 

 

 7

Emanaldiaren behaketa orria

Irakasleak emango dizu zuk eginiko aktuazioaren ebaluazio orria 

 7_emanaldiaren_balorazioa

 8

Auto-ebaluazioa            

Auto-ebaluaziorako txantiloia beteta.

 8_autoebaluazioa_ikaslearen izena

 6

Kartela    

Egindako kartela A3 formatuan eta atzean egilearen izena duena.

 

Lanean hasi!

  • Proiektuko kapeta pertsonala ireki eta fitxategiei izena aldatu goiko taulan adierazten den bezala.
  • Aurkeztu behar dituzuen fitxategiak banan-bana ireki eta azken begirada bota, dena ongi dagoen ziurtatzeko.
  • Eskatzen ez diren fitxategiak karpetatik ezabatu edo beste toki batera eraman.
  • Karpeta pertsonalaren izenak honako hau izan behar du: PBlanbilduma_ikaslearen izena, alda ezazu
  • Karpeta pertsonalaren kopia bat egin eta irakasleak sortutako 3. ADINA PROIEKTU BERRIZTATZAILEA karpeta partekatuan gorde.
  • Kartelak irakaslearen mahai gainean utzi.

Ekoizpena: Porfolioa: 

Irakasleak ebaluatuko duena: 

Porfolioaren parte guztiak dauden.

- Ongi ordenaturik dauden

- Konpetentzia bakoitzeko ekoizpena bana, gutxienez dagoen.

- Aportazio pertsonalen bat dagoen.

- Aurkezpena sortzailea den.


Orain bai bukatu duzula proiektua !

 

Ebaluazio fitxa bukatu ezazue jarduera honen autoebaluaziorekin.

Comments