0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa

Proiektu honekin hasi aurretik gai honen inguruan dituzuen aurre-ezagutzak azaleratzeko asmoz osagarrietan duzuen irudia aztertu eta ondorioak aterako dituzue. Ekintza hau guztion artean burutuko dugu.

Jarduera berezi honetan zuen irakasleak "Bateratze Lan" honetan zer lan mota egin beharko duzue azalduko du. Adi egon ongi ulertzeko ematen diren azalpen guztiak, oso garrantzitsua da eta hasieratik zer egin behar duzuen argi jakitea.

Lan honetan hasi aurretik irakasleak esango dizue zer den errepasatu behar duzutena. Bateratze lan honetan modu autonomo batez lan egin ahal izateko garrantzitsua da eta bertan aplikatuko duzutena ongi ikasia egotea. 

   Ikasle guztien eskura, baliabide digitalak izan arte, "Bateratzen lan" honetako euskarriak  paperezkoak izango dira eta egindako lanak, karpeta arrunt batean gordeko dira.