5. Jarduera: Bizikletaren mantendua ikasten I

Zer ikasi: Bizikleta baten gurpilaren zuloa konpondu.

Zer egin: 

Joan zaitez ondorengo Interneteko helbide honetara.

https://deporte.uncomo.com/articulo/como-arreglar-un-pinchazo-de-bici-2405.html

Bertan irakurri ahal izango duzu bizikleta baten gurpilaren zuloa (pintxazoa) nola konpondu. Irakurri arretaz lanean hasi aurretik.

Ondoren eta zuloa konpontzen hasi aurretik, seguru egon behar duzun material guztia duzula.

Zulo konponketa taldeka egingo duzue, bi lagunen taldeak osatu eta lanari ekin. Arreta jarri eman beharreko pauso guztiak ongi betetzeko.

Ekoizpena: Gurpila ongi konpondua (argazkia)

Ebaluazioa: 

 -  Irakasleak ebaluatuko duena:

     - Talde lanean tokatu zaiona bete du

     - Jarrera positiboa izan du zailtasunei aurre egiteko

     - Garaiz eta ongi bukatu du

     - Eskulanerako trebea dela erakutsi du

 

 - Auto-ebaluazioa:

Ireki autoebaluaziorako dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.