1. Kasua: INTERNET, DENBORA LAPURRA

Jonek arratsaldea etxean bakarrik pasa duzu. Bere amak etxerako lanak egiteko gogoratu dio etxetik joan aurretik. Berak baietz esan dio baina Interneten sartu da. Youtubeko bideoak ikusi, Minecraft pixka bat, beste joko batera jokatu tabletan... eta ustekabean 3 ordu luze pasatu dira. Astegunetan ordubete besterik ez diote uzten.

Bat-batean ama agertu da, ordenagailuaren aurrean aurkitu duenean ea etxerako lanak egin dituen galdetu dio. Jonek baietz erantzun dio gorri-gorri eginda, etxerako lanak egin eta  Interneten bakarrik pixka bat ibili dela kontatu dio. Ama gezurraz ohartu da ordea.

Galderak:

- Zer iruditzen zaizu Joneren jarrera. Zergatik? Zein printzipio etikoetan oinarritzen zara hori esateko?

- Noiz esaten ditugu gezurrak? Gezurrak esatea gaizki al dago? Zergatik?

- Astegunetan ordubete uzten diote Joneri konektatzen. Asko ala gutxi iruditzen zaizu, zergatik? Zenbat uzten dizute zuri?

- Zer egin daiteke ordenagailuaren aurrean pasatzen duzun denbora kontrolatzeko?

ZER EGINGO ZENUKE EGOERA HONEN AURREAN JONEREN AMA EDO AITA BAZINA? (Saia zaitez zure erantzuna justifikatzen)