2. Jarduera: Jasotako informazioa azaltzen eta antolatzen.

Zer ikasi

Maskotei buruz jasotako informazioa ahoz azaldu, gero modu kooperatibo batez laburtu eta ordenatu emango zaizkien irizpideen  arabera.


Zer egin:

Etxetik ekarri duten informazioarekin beraiek aukeratutako maskotari buruzko azalpena eman gelakideei. Ondoren, lauko taldetan datu guztiekin kartulinetan mural bat prestatuko dute.

Taldeko lana jasotzeko txantiloi bat dago INFORMAZIOA ANTOLATZEN izenarekin. Txantiloia bukatu ondoren, gelako paretan jarriko dituzte 3. jarduera bukatu arte eta horren ondoren haur bakoitzak bere taldeak egindako kopia bat bere karpetan gordeko du GURE MURALA  izenarekin.

 

Ekoizpena:  "Gure murala" dokumentuaren kopia bat eta "Behaketa gida" (jarduera honi dagokion zatia)

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

Murala:   Maskoten ezaugarriak ongi jaso ditu.

                Muralaren irudiak, trazoa, eta abar egokiak dira.

Behaketa gida: Azalpena egiterakoan ondo adierazten du.

                          Taldean ondo moldatzen da.

 

Auto-ebaluazioa:

       Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete. 

ĉ
Maite Otero,
23 ene. 2019 3:26
ĉ
Longar Proiektua NIE,
15 ene. 2013 0:04
ĉ
Irune Martinez de Goñi,
23 oct. 2012 8:28
Comments