B - IRAKASLEEN ATALA

Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.

Kontuan hartu beharreko iradokizunak:

-         Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitzen ahal da.

-         Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da.

-         Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.

-         Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da.

-         Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.