Bateratze Lanak Curriculum proposamena Egitura didaktikoa Testuinguru eta egoerak
Gure proposamena osatzeko erreferentzia gisa erabili ditugun iturrietako
batzuk adierazi nahiko genituzke. Honako hauek aipa ditzakegu nagusiki
beste batzuen artean: X. Roegiersen Une pédagogie de l'intégration (Integrazioaren Pedagogia), 2006an Ingalaterran garatzen hasi ziren PQ (Proyects Qualification)
izeneko proiektuen zenbait elementu, eta Proiektuetan Oinarritutako
Irakaskuntza izenekoaren inguruan biltzen diren hainbat motatako
ekimenak.
Oinarrizko konpetentziak (OK) lantzeko eta ebaluatzeko proposatzen dugun estrategia ondorengo printzipioetan oinarritzen da:
1/ Ezagutzaren eraikuntza eta konpetentzien garapena bereiztea.
- Ezagutzaren eraikuntza atalean ikasketa berriak lortzea da bilatzen dena.
- Konpetentzien garapen atalean berriz ikasitakoa aplikatzea testu-ingurune jakin batean.
2/ Eskolako curriculumak, ezagutzak eta konpetentziak landu behar ditu. Iradokizun hauek kontuan hartzea komeni da:
- Derrigorrezko
eskolaldian oinarrizko konpetentziak garatzeko beharrezkoak diren
ezagutzak ziurtutatzea. Iradokizun hau kontuan hartuko da oinarrizkoak diren ikasketak aukeratzeko (eta ziurtatzeko) unean.
- Ezagutza eraikitzeko atalean unez-une egokiena antzematen den metodologia erabiltzea, baina konpetentziak garatzeko atalean jardueretan oinarrituriko metodologia (proiektuen bidezkoa) erabili behar da.
3/ Ezagutzaren eraikuntza lantzeko curriculuma mantentzea, ezinbestekoak diren aldaketak bermatuz:
- Unitate Didaktikoetan antolaturiko curriculuma oinarritzat hartzea.
- Konpetentziak
garatzeko behar diren ezagutzak ziurtatzea. Curriculumaren atal hau
errebisatu behar da (ziurtapen hau irizpide nagusia da).
4/ Bateratze Lanak (BL) izeneko ekimen metodologikoa martxan jartzea konpetentziak garatzeko helburuekin. |
|