6. Jarduera: Lagunari karta idatzi

Zer ikasi:

Lagun bati herriko parkeei buruz karta bat idazteko ideiak proposatu eta irakasleak bildu eta gero modu kooperatibo batez kopiatu. 

Zer egin:

Lana bukatzen ari gara baina oraindik hor dugu laguna zai, Vianara etortzen denean non eta zertara jolas genezakeen elkarrekin jakin minarekin.  Orain karta bat idatziko diogu dakigun guztia bilduz, ikasi dugun guztia azalduz eta bera jasotzeak zer poza ematen digun adieraziz. 

Denon artean, guztien iritziak jasoz, eskutitza idatziko du andereñoak arbelean. Ondoren, talde bakoitzak (guztiak ekoizpenean parte hartuz) kopiatuko du. Talde bakoitzak egindako eskutitza fotokopiatu eta taldekide guztiei banatuko zaie. 

Ekoizpena:

Taldeko eskutitza. "Gure eskutitza" izena duena.

 

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

   Karta idazteko ideiak proposatzerakoan.

- Parte hartu du modu positibo batez.

- Aportatu egin duen ideia egokia zen eta kartaren zatiari ongi zegozkion.

 Kartan.

          - Berak eginiko kopiaketa egokia izan da. 

- Auto-ebaluazioa:

 - Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.