6. Jarduera: Gure proiektua komunikatzen

Zer ikasi.

Maskoten zaintza, beharrak eta ardurak beste ikasleei adierazteko kartel bat egitea. Gero HH3 eta LH 2. mailako ikasleak gure gelara etortzera gonbidatu.

Zer egin. (BANAKA)

Aukeratu dugun maskota HH3 eta LH2koei erakusteko ikasle bakoitzak kartel bat egingo du. Nahi izanez gero kartelarik politena aukeratu daiteke eta hau erabili.

ZURE KARTELA EGITEKO DATU HAUEK KONTUAN HARTU (arbelan idatzi)

  • IZENBURUA
  • NORTZUK EGIN DUGUN
  • ZER EGIN DUGUN
  • NOIZ AURKEZTUKO DUGUN
  • MARRAZKIA.

Ekoizpena: Kartela

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  • Emandako puntuak jarraitu ditu.
  • Lana txukun eginda dago.
  • Sormena erakutsi du.
  •  Kartelak ongi informatzen du.

- Auto-ebaluazioa:

Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.

ĉ
Usuario desconocido,
24 oct 2012, 4:52
ĉ
Usuario desconocido,
14 ene 2013, 5:03
Comments