7. Jarduera. Emanaldia

Zer ikasi behar da?

Emanaldia aurrera eraman adinekoei gure alaitasuna, ilusioa eta energia transmitituz; antzezpenetan disfrutatuz eta haiekiko errespetua adieraziz.

Zer egin behar da? (Taldeka)

Emanaldia egiteko unea iritsi da. Hona hemen emanaldirako azken gomendio garrantzitsuak.

  • Material guztiak prest egon behar du. Baita lagunduko dizueten pertsonak abisatuta.
  • Papera ongi ikasita egon behar du. Zerbait ahazten bazaigu aurrera jarraitu.
  • Zaharren Egoitzan gaudenean errespetu adierazi behar diegu bertakoei, txorakeriak alde batera utziz.
  • Emanaldian ozenki hitz egin behar dugu, ongi ahoskatuz.
  • Ez ahaztu gorputz adierazpena: eskuak, burua, keinuak, mugimenduak eta abar erabiltzea.
  • Publikoari begiratu eta gidoiak hala behartzen ez badu gogoratu ez zaiola bizkarra eman behar.
  • Irribarretsu eta energiaz beterik agertu behar dugu. Hori lortzeko biderik onena ongi pasatzea eta disf rutatzea da. Antzezten disfrutatzen badugu adinekoek alaitasun hori sentituko dute.

Lanean hasi!

  • Beharrezkoa duzun guztia duzun ala ez ziurtatu.
  • Gelakide guztiak batera azken entsegua egin.
  • Denen ekarpenekin ikusitako akatsak komentatu eta zuzendu.

Irakasleak emanaldi ebaluatuko du, "Archivos adjuntos" duzun erizpideen arabera, jakin badakizunez zer begiratuko duen bereizki, saia zaitez era horretan jokatzen.

Ekoizpena. Emanaldia (bideo bat egiten baduzue portfoliora gehi dezakezue).

 

Jarduera hau bukatu duzu!

 Ebaluazioa.

Irakasleak ebaluatuko duena: 

- Jazkera eta jokaera egokiak izan dira.

- Aktuazioa ona izan da bete behar zuena eginez.

- Alaitasuna eta errespetoa erakutsi du.

- Gauzak antolazten eta jasotzen lagundu du. 

Autoebaluazio fitxarekin zer egin behar den badakizu, ezta? :-)

ċ
Fultxo Crespo,
30 ene 2014, 0:17
Comments