0. Jarduera: Proiektuaren aurkezpena, aurrezagutzen errepasoa eta portfolioa sortu

Zer ikasi:

Proiektua burutzeko emango ditugun pausoak planifikatzen.

Zer egin:

Jarduera honetan Bateratze Lan hau nola antolatuko dugun, azaldulo zaie ikaslei, bide batez aurre-ezagutzak errepasatu behar izanez gero eduki horiek berriro lantzeko jarduera izango da.

Bateratze lan hau lau zatitan banatuko dugu:
 a) Vianako erraldoien historiaz azterketa bat egiteko asmoz etxean informazioa bildu.
 b) Jasotako informazioa modu sistematiko batez antolatu eta sintesia egin. 
 c) Buruhandiak diseinatu eta egin.
 d) Ikaston aurkezpena egin. 

 

  

 


 

 

 

 

Vianako erraldoi eta buruhandien historia bildu.

 Jasotako Informazioa sintetizatu eta azaldu. 

 Buruhandi berriak diseinatu eta egin.

 Buruhandi berrien erakusketa antolatu.

 

Ekoizpena:

- 0. jarduera-Lanaren aurkezpena orria gelan ikusgai jarri.

- Ikasle bakoitzari A3 bat eman portfolioa egiteko eta bertan portada egin dezala atal hauekin: Izenburua, marrazkia eta izena. 

    - Jarduera bukatzean ikasleek autoebaluazioa egingo dute.

    - IrakasleaK ebaluatuko duena:

 4p 3p 2p 1p 0p
 Izenburua margotu du, maiuskulaz jarri du, akatsik gabe eta grafia ezin hobea.  Izenburua margotu du, maiuskulaz jarri du, akatsik gabe egin du.  Izenburua margotu du  Izenburua jarri du Ez du jarri izenburua
 Marrazkia gaiarekin bat dator, tamaina egokia da eta ondo kokatu du, sormen handia erakusten du eta oso garbia dago. Marrazkia gaiarekin bat dator, margotu du, ez dago oso garbia.  Marrazkia gaiarekin bat dator eta osoa margotu du. Marrazkia gaiarekin bat dator. Marrazkia egin du.
 Izena letra bereziekin idatzi du, leku egokian jarri du, koloreztatu du.  Izena akatsik gabe jarri du, koloreztatu du baina ez dago ondo kokatua. Izena akatsik gabe eta kolorez jarri du. Izena akatsik gabe jarri du. Izena jarri du.

ĉ
Beatriz Dueñas,
6 nov. 2012 8:09
ĉ
Maite Otero,
26 abr. 2018 1:17
Comments