2. Jarduera: Bizikletaren erabilpena zure inguruan

Zer ikasi: Inguru gertuan egiten den bizikletaren erabilpena ikertu eta txosten edo informe labur bat prestatu

Zer egin: Bizikleta, gaur egun erabilpen modu desberdinak ditu:

a) Garraio bezala: hiriaren edo herriaren barruan mugitzeko, edota gertuko herriei joateko.

b)  Kirola bezala: ziklismoa gaur egun oso hedatua den kirol mota da.

c)   Bidaiatzeko: zikloturismoa deiturikoa, bizikleta erabiliz bidaia egiten dituzten pertsona kopurua geroz eta handiagoa da, Santiagoko bidea bizikletaz egiten dutenak esaterako, eta abar…

d)  Osasuna zaintzeko: bizikleta estatikoa oso tresna egokia da etxetik (gimnasiotik) mugitu gabe gorputza mugitzeko eta osasuna zaintzeko.

 Informazioaren bilaketa bideratzeko erantsitako txantiloila erabili dezakezu. 

Gela osoa lau taldetan banatu, talde bakoitzak informazioa jaso eta informe labur bat prestatu beharko du herrian egiten den bizikletaren erabilpenaren inguruan. Horretarako talde bakoitzaren barruan antolatu eta eginkizunak ongi banatu: informazioaren bilaketa, informean jarriko diren irudi edota diagramen bilaketa, informeak osatzeko testua prestatu, informearen osaketa burutu ……

Gogoratu informearen egitura zein den:

     A-  Sarrera: Zein den informearen gaia

       B-  Informazioa: testua, datuak, irudiak, grafikak ….

       C-  Ondorioak

Bukatzen duzuenean txostenari “2_Gure bizikleta txostena” izena jarri.

Ekoizpena: Gure bizikleta informea

Ebaluazioa

 -  Irakasleak ebaluatuko duena: 

- Talde mailan zegokion ardura bete du.

- Informearen egitura egokia da.

- Emandako informazioa egokia, nahikoa eta aberatsa da

- Interesa erakutsi dute informazioa bilatzeko unean

 

 - Auto-ebaluazioa:

Ireki autoebaluaziorako dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.