Atal honetan irakasleok aurkituko dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak. Kontuan hartu beharreko iradokizunak: - Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitu daiteke. - Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da (deskribapena). - Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik. - Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da. - Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da, jarduera bakoitzaren ostean osatuko dute autoebaluazio orria. - Irakasleak ikasleen ebaluazioa excell jarduera bakoitzaren ondoren egitea komeni da. - 0. jardueran, proiektua aurkeztutakoan komeni da ikasleek portfolioa egitea bertan egiten dituzten lanak gordetzen joateko bukaera arte galdu gabe, |