Zer ikasi: Elikatze ohiturak hobetzeko "HAMAIKETAKO OSASUNTSUAREN EGUNEAN" informazioa zabaltzeko kartela diseinatu eta egin. Zer egin: Aurrena zirriborro bat egingo dute eta ondoren kartela. Kartelak prestatuko ditugu jangelan jartzeko eta hamaiketako osasuntsuaren egunean ikastolaren sarreran jartzeko. Horretarako: - Aurretik egindako kartelak aztertu era hauen egitura gogoratuz. - Bakoitzak erabaki nola egin nahi duen kartela. - Zirriborro bat egin (guk emandako txantiloi batean *) - Bakoitzak bere kartela osatu. Gogoratu kartelan aholkuen zerrenda txertatzea derrigorrezkoa dela. "Archivos adjuntos"-en dagoen "KARTELA" dokumentuak lagunduko dizu kartela egiteko behar diren pausoak jarraitzen. Ekoizpena: Kartela (argazkia) Ebaluazioa - Irakasleak ebaluatuko duena: - Kartelak ongi informatzen duen. - Konposizioa egokia den - Erakargarria den. - Auto-ebaluazioa: Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete. |
B - LH 1. maila > 2-LH1-BL2: Gora gure osasuna! ** > C - IKASLEEN ATALA > A - Jardueren zerrenda >