6. Jarduera: Bizikletaren mantendua ikasten II

Zer ikasi: Bizikleta baten mantenurako parte garrantzitsuenak identifikatu infografia bat eraikiz.

Zer egin: 

Irakurri, arretaz, beheko testu hau.

BIZIKLETA EGOERA ONEAN EDUKI

· Garbitu zure bizikleta eta mantendu koipeztaturik bere zati mugikorrak: errodamenduak, kableak, katea, etab. Begiratu gurpilek, pedalen ardatzak eta direkzioak lasaierarik ez dutela eta aldagailuak ondo dabiltzala.

· Zure gurpilak sendoki helduak daudela eta koadroa, lohi-babesak edo balaztak ukitu gabe libreki biratu dezaketela begiratu. Pneumatikoak fabrikatzaileak gomendatutako presioan puztuta egon behar dute, hortik beherako presioak esfortzu handiago dakar desplazamenduetan. Pitzadura edo ebakiren bat ikusiz

gero gurpil aldaketa gomendatzen da. Begiratu hagunen egoera: edozein irregulartasunak, txikia izanik ere, bizikletaren kontrola murriztu dezake balaztatzeko orduan.· Balaztak ondo dabiltzala begiratu. Puskaturiko hariren bat ikusten bada kableak aldatu behar dira, baita balaztako zapatak gastatuak badaude. Balaztaren heldulekua berau eragiteko erraza den kokalekuan dagoela begiratu.· Zelaren altuera egokian eduki. Normalki, zelan eserita egonda behatzek lurrera iritsi beharko lukete. Eskuleku eta zelaren zela-tutuek ez dute fabrikatzaileak adierazitako muga lerroa bistan utzi behar.· Gogoratu Donostiako Zirkulazio Ordenantzak bizikletak txirrina eramatera behartzen dituela, eta gauez ibiliz gero, argia eramatera. Begiratu bi hauek ondo dabiltzala eta bai isladatzaileak eta baita argiak ere garbiak daudela.

http://www.cristinaenea.org/pagina.php?queidioma=2&pg=161 (web-orritik hartua)

Marraztu bizikleta baten eskema, bizikleta baten egitura bi zirkulu eta triangelu batez adieraz daiteke. Ondoren bizikletaren beste zatiak marraztu ere. Internetetik hartutako eredua erabil dezakezu ere bai (bukaeran duzu).

Behin marrazki hori daukazula testu honetan azaltzen diren bizikletaren bost pieza, marrazkian kokatu eta izenak bere tokian jarri infografia bat osatuz.

Infografia bukatzen duzunean, “Bizikleta-piezak” izenarekin gorde.

Ekoizpena:  "Bizikleta piezak" infografia

Ebaluazioa

 - Irakasleak ebaluatuko duena:

 - Bizikletaren parteak ongi indentifikatu ditu

 - Bizikletaren parteak ongi kokatu eta izendatu ditu.

 - Eginiko dibujoa argia eta esanguratsua da

 - Autonomia erakutsi du testua interpretatzeko unean. 

Auto-ebaluazioa:

Ireki autoebaluazioa egiteko dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.