1. Jarduera: Datu bilketa planifikatzen.

Zer Ikasi:

Maskoten motak eta beraien beharrei buruz informazioa etxetik jasotzeko eskutitza kopiatu  emandako eredu batetik. Ondoren maskotaren informazioa jasotzeko orria banatu ikasleei etxean osatzeko.

Zer egin:

Ikasleek gurasoei eskutitza idatziko diete informazioa etxetik ekartzeko. Arbelatik kopiatu egingo dute. Ahoz egingo dute hau. Ikasle bakoitzak maskota bat aukeratuko du eta etxean galdetuko de ea zer jaten duen, non bizi den, nola zaindu behar den eta abar. 

Hurrengo egunean gelan, ikasle bakoitzak informazio horrekin "informazio" orria beteko du.

Horretarako bi txantiloi ditugu. ESKUTITZA eta INFORMAZIOA.  Bukatu ondoren ume bakoitzak bere karpetan gordeko ditu eta ebaluazio orria beteko du.

ESKUTITZAK eduki behar dituen atalak:

  • DATA
  • DIOSALA
  • ESAN NAHI DIOGUNA
  • AGURRA
  • SINADURA

 

ADIBIDEA:

 Viana, 2012ko AZAROAREN 12a

 

 

                      KAIXO AITA ETA AMA!

 

PROIEKTU BERRI BAT EGITEN ARI GARA. MASKOTA BAT AUKERATU BEHAR DUGU ETA HORRETARAKO INFORMAZIOA ETA MATERIALA BEHAR DITUGU .

 

MUSU HANDI BAT.

 

 

                                              Irati

Ekoizpena:”NIRE ESKUTITZA” eta “NIRE INFORMAZIOA” dokumentuak

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

-Eskutitzaren atal guztiak kopiatu ditu.

-Etxetik ekarritako informazioarekin, "informazio" orria ongi osatu du.

-Trazoa eta txukuntasuna egokia da.

-Hitzak ongi bereizten ditu.


RUBRIKA

0

1

2

3

Ez du ezer idatzi.

Ez du informaziorik idatzi.

Ez du ezer idatzi.

Ez da ezer ulertzen.


Eskutitzaren atal batzuk idatzi ditu.

Atal gutxi osatu ditu.

Trazoa ez da ulergarria, eta ez dago txukuntasunik.

Hitz asko elkartzen ditu.

Eskutitzaren atal guztiak idatzi ditu akats ortografikoak daude.

Atal gehienak ongi jasoak daude.

Trazoa eta txukuntasuna hobetu behar du.

Bi hitz elkartu ditu.

Eskutitzaren atal guztiak idatzi ditu akatsik gabe.

Iinformazioa ongi jasoa dago, akatsik gabe.

Trazoa eta txukuntasuna egokia da.

Hitzak ongi bereizten ditu.




- Auto-ebaluazioa:

AUTOEBALUAZIOA orria bete eta gorde.
ĉ
Maite Otero,
9 ene 2020, 3:25
ĉ
Usuario desconocido,
23 oct 2012, 8:17
ĉ
Usuario desconocido,
23 oct 2012, 8:18
Comments