Zer ikasi: Hamaiketako osasuntsuaren egunerako izenburua eta aurkezpen idatzia prestatzen. Atera ditugun ondorioetan oinarrituriko aholku zerrenda osatzea da jarduera honen lana. Horretarako testu bat osatu beharko dute ondorengo egitura honekin: - Izenburua: Eslogan bat izango da. - Sarrera: Bizpahiru lerro testuaren intentzioa adieraziz. - Aholkuen zerrenda. - Agurra. Testua osatzen duten bitartean taldeka lan egin dezakete, baina bukaeran bakoitzak berea osatu beharko du. "Nire aholkuen zerrenda" izena jarri eta bere karpetan gorde. TU Ekoizpena: "Nire aholku zerrenda" dokumentua Ebaluazioa - Irakasleak ebaluatuko duena: - Idazkiak duen informazioa egokia den. - Emandako prozedura jarraitu den - Trazoa egokia den - ................. - Auto-ebaluazioa: Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete. |
B - LH 1. maila > 2-LH1-BL2: Gora gure osasuna! ** > C - IKASLEEN ATALA > A - Jardueren zerrenda >