B-2: Curriculum proposamena
Curriculumaren antolakuntza, bi zati osagarrietan banatzea proposatu da:
Orain arte erabiltzen ziren Unitate Didaktikoak (UD).
Bateratze lanak (BL)
Unitate Didaktikoak
Gure ikastoletan, ohikoena, horretarako Unitate Didaktikoak (UD) erabiltzea da. Horrela esan genezake geletako programazioa UD-en bilduma dela. Normalean 3 UD ikasturteko, hiruhilekoa izanik bakoitzaren denbora luzapena.
Ikasturtea
1. unitate didaktikoa
2. unitate didaktikoa
3. unitate didaktikoa
Unitate Didaktikoen item nagusiak zerak dira:
Ikasketa helburuen zerrenda. Normalean ikasgaika egiten da.
Ebaluazio proposamena.
BLOK egitasmoak proposatzen duena Unitate Didaktikoak eta Bateratze Lanak konbinatzea da, beti ere Bateratze Lanak Unitate Didaktikoetan, ikasitakoaren aplikazio izanik, hauen ondoren gauzatuz.
- Konbinaketa hori modu askotara egin daiteke, baina gure aholkua zera da: gutxienez 2 BL egitea ikasturteko.
- Bateratze lanak burutzeko curriculum osoa garatzeko erabiltzen den denboraren %10-en inguruan izatea aholkatzen da.
- Hona hemen, UD-ak eta BL-ak curriculumean bete behar dituzten funtzio osagarriak: