7. Jarduera: Ebaluaziorako portfolioa prestatzen.
Zer ikasi.
Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatu, gorde eta karpeta apaindu, bide batez auto-ebaluaketa egin modu arduratsu batez.
Zer egin.
Ekoiztu dugun material guztia bildu eta aztertu. Horretarako jarraitu ondorengo pausoak.
- Zure karpeta errebisatu ea material guztia duzun.
- Karatula bat prestatu, lanaren izena, zure izena eta data jarriz.
- Lanak nola ordenatuko dituzun pentsatu: egindako ordenean edo testuak lehendabizi eta argazkiak gero; .... Ez ahaztu behaketa orriak, autoebaluazio orria eta abar sartzen. Honekin aurkibidea prestatu.
- Ea beste zerbait gehitu nahi duzun edo erabaki : egindako lanari buruz zure iritzi bat edota zure gurasoena, argazkiren bat, balorazioren bat, ....
- Aurkibidea jarraituz portfolioan sartuko dena pilatu.
- Azken begirada eman, aurkibidea errepasatu, txukun jarri
- Irakasleari eman.
Ekoizpena: Portfolioa
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Porfolioaren parte guztiak dauden. Karatula, aurkibidea,Nire gutuna, gabon kantak, autoebaluazioa...
- Ongi ordenaturik dauden.
- Konpetentzia bakoitzeko ekoizpena bana, gutxienez, dagoen.
- Aportazio pertsonalen bat dagoen.