3. Jarduera: Jasotako informazioa ordenatzen.
Zer ikasi:
Maskoten sailkapena burutu, dituzten zaintza beharrak bereziki adieraziz.
Zer egin:
Maskoten sailkapena egingo dugu eta talde bakoitzeko zaintza beharrak aipatuko ditugu (idatziz edo marrazkien bidez).
Lana talde handian egingo dugu, baina bakoitzak bere fitxa beteko du. Horretarako txantiloi bat dago MASKOTAK SAILKATZEN izenarekin. Bukatu ondoren bakoitzak bere lana gordeko du.
Ekoizpena:
”NIRE SAILKAPENA” dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Animalia motak bereizten ditu.
Maskoten zaintza beharrak ongi azaltzen ditu ahoz.
Trazoa egokia da.
Ortografia egokia da.
- Auto-ebaluazioa:
Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.