5. Jarduera: Kartel bidez mezua zabaldu

ZER IKASI:

Zaborrak gutxitzeko proposamenak era laburrean adieraziz eta irudi egokiak hautatuz, kartel erakargarri bat diseinatu eta egin ondoren, herrian eta ikastolan zabaldu.  

ZER EGIN:

"Gure herri garbia, herri argia" dokumentuan dauden proposamenaz baliaturik, kartela eraikitzen hasiko dira. Proposamena aukeratu, egokitu eta marrazkiarekin erlazionaturik, lehengoz zirriborroa sortu eta gero,  euskarrian antolatu... Ondoren, herrian zehar eta ikastola barruan  itsasiko dituzte.

PROZEDURA ETA BITARTEKOAK

Bikoteka ipinita, proposamena aukeratu eta moldatu ondoren, zirriborroa sortu eta karpetan gordeko dute "Zirriborroa" izenarekin. Jarraian, euskarrian idatzi, koloreztatu, txukundu eta proposamenari loturiko irudiarekin egindako kartela, itsasteari ekingo diote.

EKOIZPENA:

Zirriborroa eta kartela.

EBALUAZIOA:

Kartela

- Aukeratutako Esaldia egokia da

- Marrazkiarekin gairekin   duen erlazioa 

- Kartelaren   txukuntasuna.

- Kartelaren sormena

Autoebaluazioa

Jarduerari dagokion autoebaluazioaren atala beteta izan.