1. Jarduera
Zer ikasi behar da?
Herriko erakunde bati eskutitz formal bat idatzi elkar lan bat proposatuz, prozedura egokia jarraituz eta testu prozesadorea erabiliz.
Zer egin behar da? (Banaka)
Dakizuenez gure proiektuaren helburua 3. adina ezagutzea eta Zahar-Etxeko agureei begira ikuskizun bat antolatzea da.
Hasi aurretik, proiektua jakinarazi behar diegu bertako arduradunei. Horretarako biderik zuzenena eskutitz formal bat idaztea da.
Eskutitzaren egitura jadanik ezagutzen duzunez ez dugu horretan denborarik galduko. Bakar-bakarrik eskutitz mota honetan erabiltzen diren sarrerarako eta agurrerako eredu batzuk emango dizkizuegu eta baita haur batzuk museo bat bisitatzeko idatzi zuten eskutitza. Hauek arretaz irakurri.
Sarrerarako formulak:
- Estimados amigos:
- Estimado señor o señora:
- Estimadas hermanas o Hermana Superiora (monjak badira):
- Señor / Señora director/a:
- Señor / Señora:
- A quien corresponda:
Bukatzeko formulak:
- Saludos cordiales.
- Reciban nuestro saludo.
- Esperando que el proyecto sea de su agrado, se despiden,
- Esperando su contestación.
- Agradeciéndole de antemano su interés, se despiden…
- Un fuerte abrazo / Reciban un fuerte abrazo
Edukiari dagokionez egin behar duzun eskutitzak egitura hau izan beharko luke:
1. Lekua eta data
2. Sarrerako agurra
3. Zuen buruaren aurkezpena
4. Proiektuaren azalpena
5. Zer eskatzen diegun
6. Bukaerako agurra
Honetaz gain gogoratu eskutitz hauetan “usted” tratamendua erabiltzen dela.
Adibide gisa behean duzue duela bi urte Logroñoko Zientzietako Museoko zuzendariari erakusketa batean parte hartzeko idatzi genion eskutitza.
Lanean hasi!
Proiektuko lan guztiak bilduko dituen karpeta bat sortu eta izen egoki batez izendatu.
Idatz ezazue orain testu prozesatzailea erabiliz zuen eskutitza. Irakurri eta ortografia errebisatu.
Formatu egokia eman. Letra tamaina 12-14, tartea 1,5 - 2. Itxura begiratu.
Dena ongi badago proiektuko karpetan gorde.
Irakasleari kopia bat egingo diozue berak adierazten duen karpetan.
Zozketa eginez erabakiko dugu zein den bidaliko dugun eskutitza, hori bai, ongi idatzita egon beharko du.
Ekoizpena: "Nire_karta"
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Kartaren atal guztiak jasota daude.
- Sarrera eta bukaera formulak era egokian erabili dira.
- Idazkera egokia da.
- Modu autonomo batez lan egin du.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Auto-ebaluazioa:
Lana bukatu ondoren, ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.