3. Jarduera: Jostailuak sailkatzen II

Zer ikasi:  Etxetik ekarritako jostailuak sailkatu horretarako behar diren erizpideak sortuz.

Zer egin:

Aurreko sailkapenetik apurtuak dauden jostailuak botako ditugu eta ondo dauden jostailuekin bigarren sailkapena egingo dute. Umeei libre utzi sailkapenaren irizpidea aukeratzen: (autoak, panpinak,...). Beraien irizpideak jaso eta ondoren txartelak egin.

Ekoizpena: Sailkapena egiteko txartelak.

                  Baliogarriak diren jostailuak sailkapena.

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena: Behatu ea dakien jostailu bat toki egokian jarri , edota zergatik dagoen hor azaltzen. (eguneko txartelan marka egin)

- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatuko dugu, denen iritziak jasoz.