0. Jarduera: Proiektuaren aurkezpena, aurrezagutzen errepasoa eta portfolioa sortu

Zer ikasi:

Proiektua burutzeko emango ditugun pausoak planifikatzen.

Zer egin:

Jarduera honetan Bateratze Lan hau nola antolatuko dugun, azaldulo zaie ikaslei, bide batez aurre-ezagutzak errepasatu behar izanez gero eduki horiek berriro lantzeko jarduera izango da.

Bateratze lan hau lau zatitan banatuko dugu:

 a) Vianako erraldoien historiaz azterketa bat egiteko asmoz etxean informazioa bildu.

 b) Jasotako informazioa modu sistematiko batez antolatu eta sintesia egin. 

 c) Buruhandiak diseinatu eta egin.

 d) Ikaston aurkezpena egin. 

Vianako erraldoi eta buruhandien historia bildu.

 Jasotako Informazioa sintetizatu eta azaldu. 

 Buruhandi berriak diseinatu eta egin.

 Buruhandi berrien erakusketa antolatu.

 

Ekoizpena:

- 0. jarduera-Lanaren aurkezpena orria gelan ikusgai jarri.

- Ikasle bakoitzari A3 bat eman portfolioa egiteko eta bertan portada egin dezala atal hauekin: Izenburua, marrazkia eta izena. 

    - Jarduera bukatzean ikasleek autoebaluazioa egingo dute.

    - IrakasleaK ebaluatuko duena: