B- Irakasleen atala
Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.
Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
- Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitzen ahal da.
- Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da.
- Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.
- Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da.
- Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.